TXIMISTA XAKEKO EUSKADIKO TALDEKAKO TXAPELKETA.

 

 

 

            2014ko ekainaren 8an jokatu zen, Bergarako Udaletxeko ekitaldi aretoan (Gipuzkoa), itzuli bateko Ligan, 10 talderekin.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)      Batalla (Irun, Gipuzkoa) – 29’5 puntu.

2)      Sestao (Bizkaia) – 28’5 puntu.

3)      San Viator (Gasteiz, Araba) – 23 puntu.

4)      Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia) – 22’5 puntu.

5)      Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 18 puntu.

6)      Altzaga (Leioa, Bizkaia) – 16’5 puntu.

7)      Billabona (Gipuzkoa) – 16 puntu.

8)      Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) – 11 puntu.

9)      Abadiño (Bizkaia) – 9 puntu.

10)  Egidazu (Gasteiz, Araba) – 6 puntu.

 

BATALLA TALDE TXAPELDUNA: BIKAIN ARITU ZIREN BERE JOKALARIAK.

 

            Juan Ignacio Alonso Arburu (2.362): 5 puntu 8 partidatan (% 62’50).

            Ivan Muñoz Perez (2.274): 4’5 puntu 7 partidatan (% 64’29).

            Carlos Cruz-Lopez Claret: 7 puntu 7 partidatan (% 100).

            Antxon Serras Uria: 7 puntu 8 partidatan (% 87’50).

            Luis Olaizola Ortega: 6 puntu 6 partidatan (% 100).

 

Maila handian aritu ziren Batallako jokalariak. Hala ere, Carlos Cruz-Lopez Claret eta Luis Olaizola Ortega jokalarien jarduna azpimarratu beharra dago, partida guztiak irabazi baitzituzten. Batallak 2’5-1’5 irabazi zion Sestaori eta hori erabakigarria izan zen. San Viatorrek berdindu zion baina gainontzeko taldeek galdu zuten Batallaren aurrean.

 

SESTAO TALDE TXAPELDUNORDEA: MARIO GOMEZEK HUTS EGIN ZUEN.

 

            Juan Mario Gomez Esteban: 4 puntu 7 partidatan (% 57’14).

            Sergio Trigo Urkijo: 8’5 puntu 9 partidatan (% 94’44).

            Ivan Alonso Alonso: 6 puntu 9 partidatan (% 66’67).

            Javier Marchena Hurtado: 8 puntu 8 partidatan (% 100).

            Alex Rodriguez Gonzalez: 2 puntu 3 partidatan (% 66’67).

 

Sestaok ez zuen 2008an eta 2009an lortutako garaipenak errepikatzerik lortu. Puntu bakarrak loriatik baztertu zuen.

 

            Javier Marchena Hurtado bikain aritu zen, partida guztiak irabazita. Sergio Trigo ere nahiko ongi ibili zen (% 94’44). Huts egin izan zuena Mario Gomez izan zen. Xake klasikoan 2.466 puntuko FIDE eloa duenari % 57’14 egitea baino gehiago eskatu behar zaio. 56 urte inguru ditu Mario Gomezek eta gero eta gehiago kostatzen ari zaio gazteen enbatari eustea.

 

SAN VIATOR HIRUGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: SESTAO ETA ITSAS ZALDUNAK IZAN ZITUEN BORRERO.

 

            David Astasio Lopez: 6’5 puntu 9 partidatan (% 72’22).

            Igor Villalta Bustillo: 7 puntu 9 partidatan (% 77’78).

            Alvaro Albaina Alvarez: 2’5 puntu 3 partidatan (% 83’33).

            Diego Gutierrez Bustillo: 4 puntu 9 partidatan (% 44’44).

            Diego Vea-Murguia Martin: 3 puntu 6 partidatan (% 50).

 

San Viatorrek arazoak izan zituen hirugarren geratzeko. Puntu erdia atera zion Itsas Zaldunak taldeari. Hain zuzen ere Santurtziko talde horren aurka 3-1 galdu zuen. Baita 4-0 Sestaoren aurka ere. Zama horiek lehenengo bi postuetatik aldendu zuten, baina azkenean podiuma egin zuen. Gehiago egin ahal izateko Diego Gutierrez Bustillo eta Diego Vea-Murguia Martin ez ziren behar bezain fin ibili azkeneko mahaietan.

 

PALMARESA.

2004. urtean: Kultur Sustapena (Orereta, Gipuzkoa), txapeldun.

2005. urtean: Gros (Donostia, Gipuzkoa), txapeldun.

2006. urtean: Easo (Donostia, Gipuzkoa), txapeldun.

2007. urtean: Gros (Donostia, Gipuzkoa), txapeldun.

2008. urtean: Sestao (Bizkaia), txapeldun.

2009. urtean: Sestao (Bizkaia), txapeldun.

2013. urtean: Orvina (Iruñea, Nafarroa), txapeldun.

2014. urtean: Batalla (Irun, Gipuzkoa), txapeldun.

 

            2014-06-08.

 

                Iturria: “http://chess-results.com/tnr137115.aspx?lan=1&wi=821&turdet=YES” webgunea.